Ardatz honen helburua emakumeen alde antolatzen diren jarduera
guztiei laguntzak ematea da, batez ere jarduera horiek honako
xedea dutenean: emakumeen lanerako aukerak sustatzea, emakumeen
enpresa gaitasuna sustatzea; lanean eta soldatetan emakumearen
kontrako segregazioari aurre egitea eta lanaren eta etxeko
bizitzaren bateragarritasuna hobetzea.
NEURRIAK
1. neurria: Emakumeen lan aukerak areagotzea.
Neurri honetako jarduerak berariaz emakumeentzat asmatu dira.
Jarduera: Emakumeei lanbide gaitasunak
eskaintzea.
Jarduera honek lanbide gaitasunetarako plan integral bat
aurreikusten du, eta plan horretan lanerako laguntza eta informazioa
eta gehienbat IKTBren arloko prestakuntza berezia sartzen
dira, hala nola lantegian bertan prestakuntza praktikak egitea,
emakumeen lan aukerak areagotzen laguntzeko. Jarduera honi
ematen zaion laguntza "heziketarako kreditu kontu"
baten bidez gauzatzen da, eta laguntza hori emakumeen heziketa
ibilbidea pertsonalizatzeko eta emakumeei protagonismoa emateko
erabiliko da, beren lanbide gaitasunen kudeaketarako.
2. neurria: Emakumeen enpresa jarduerak
sustatzea.
Neurri honetako jarduerak enpresa jardueraren bat abian jartzeko
asmo duten emakumeentzat antolatu dira.
3. neurria: Bereizketa horizontalaren
zein bertikalaren kontra egitea da neurri honen helburua,
hala nola soldata diskriminazioari aurre egitea eta etxeko
bizitza eta lanekoa bateragarri egiten laguntzea.
Neurri honetako jarduerak emakumeentzat zein gizarte osoarentzat
antolatu dira, eta gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunerako
politika indartzeko xedea dute.
Jarduera: Aukera berdintasunaren printzipioa
hedatzen laguntzea.
Jarduera horrek beste jarduera batzuk hartzen ditu bere baitan,
lan mundura bideratzeko neurrien eta lanbide heziketa sustatzen
duten neurrien emakume onuradunei lanpostura iristeko bidea
eta aukera berdintasuna ziurtatzeko; neurri honetako jarduerak
honako hiru lan eremuetan gauzatzen dira: prestakuntzarako
eskaera pertsonalak modu eraginkorrean koordinatzea, heziketaren
eskaintzan oinarriturik eta denbora eta leku bati atxikirik
eraikuntza konkretuak bilatzeko; laneko praktikak egiteko
enpresak bilatzea; eta programa honi atxikitako emakumeei
beren heziketako eginkizunak eta beren seme-alabekin dagozkienak
batera eramateko baliagarriak eskaintzea, lan mundura bideratzeko
prozesuan daudenean.
|